Infobeaz

2019ko B-Ventureko 24 startup protagonistak

Urriaren 29 eta 30ean Bilboko Euskalduna jauregian B-Venture edizio berria izango da. Badakigu El Correok ekintzailetza bultzatzeko antolatzen duen foro honetan aukeratutako startupak zein diren.

Aurkeztutako 106 hautagaiak aztertu eta gero hautatze-batzordeak 24 aukeratu ditu parte hartzeko, hauexek:  Aotech, Aplanet, Appsamblea, Baigene, BostLovers, Drone by drone, Futboltek, Genetracer, Idóneo, Keynetic, Kibus, Naru, Oroi, OSIGris, Recircular, RKL integral, Send2me, Smowltech, Stoor, Tekna, Testualia, Webrain, Wegow, eta Zárate-Mateo.

Aukeratutako enpresen artean, Bizkaiko hamahiru, Gipuzkoako lau eta Arabako bi daude, baita Galiziatik datozen bi, Errioxako bat, Bartzelonako beste bat eta Madrileko beste bat ere. Kasu honetan, industria eta Interneteko proposamenei buruzkoak dira proiektuak: hamaika industriarekin erlazionatuta daude eta, gainerako hamahiruak Internetarekin.

B-Venturen guzti horiek aukera izango dute¬†beraien proiektuak berrogeita hamar ordezkari ingururen aurrean aurkezteko;¬†inantza erakunde, ‚Äúbusiness angels‚ÄĚ, inbertitzaile partikular edo azeleratzaileen arduradunak eta talentu berrien bila dabiltzan korporazio handietako ordezkariak izango dira. Horiekin batera enpresa berritzaileen zerbitzuak kontratatu eta beraiekin sinergiak ezarri nahi dituzten enpresa esanguratsuetako ordezkariak ere joango dira.

Bertaratutako publikoak ez ditu soilik aukeratutako 24 proiektuak ezagutuko; ekitaldiak irauten dituen bi egunetan antolatutako tailerretara eta konferentzietara joan ahalko dira. Dagoeneko baieztatu dago Gerard Olivé-n presentzia, Wallapop, Glovo eta Cornerjob-en sortzailea, eta Itxaso de Palacioren presentzia, Notion Capital-en inbertsio zuzendaria, Londresetik etorriko da Europako ekintzaileen sistema nola funtzionatzen duen azaltzeko.

 

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA