Infobeaz

2.5 milioi euroko finantzaketa-txanda bat itxi du Histocell-ek

HistocellHistocell biofarmazia-enpresak 2.5 milioi eurorekin kapitala handitzeko txanda bat itxi du. Horren helburua 2015. urte amaierarako Reoxcare izeneko orbaintze-produktua nazioarteko merkatura ateratzea da. Momentuz enpresak Reoxcare Europako eta Asiako merkatu desberdinetan merkaturatzeko akordioak lortu ditu jada, Luqa Pharma enpresarekin Txina, Hong Kong eta Macaorako sinatutakoa esate baterako.

Histocell Zamudioko Parke Teknologikoan kokatuta dago eta Noray Biosciences Group-ena da. Osasun arloko produktuak eta gizakientzako terapia zelularretarako sendagaiak garatu eta merkaturatzen ditu Histocell enpresak. 2015-2020 bosturtekorako aurreikuspenen artean, Reoxcaren nazioartean merkaturatzeaz gain, hiru osasun produkturen garapena osatzea eta bi sendagai zelularren I/II flase klinikoak bukatzea daude.

, , , ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA