Infobeaz

Bizkaia munduarekin konektaturik: StemTek Therapeutics- Bostongo CIC

“6 aste egin ditugu CICen, Bostongo ekintzailetza ekosistemaren erdigunean. Gure enpresak bioteknologiaren arloan lan egiten du eta hau munduaren zentroa da.   

Hemen faramaziagintzako munduko enpresa nagusi guztiak ditugu eskura; berehala jakin dezakegu nola dagoen berrikuntza lehen mailako sektorean. Kalea gurutzatzean hortxe ditugu MITen laborategiak, Harvard, etab., den-denak farmazia-enpresa handiekin konektaturik. Aurkitu dugun ekosistema oso irekia da; ohikoena eskain dezakezuna ezagutu nahi izatea da eta arrakasta izan dezazun laguntza ematen dizute eskuzabalik. MassGlobal Partners-en bidez CICen egoteak lotura zuzena eskaintzen digu eragile hauekin eta hau, bestela, oso zaila izango litzateke. Nahiz eta hemen oso denbora gutxi daramagun, jada lortu dugu lehen mailako eragileekin harremanak ezartzea, bai laguntzaile, bezero zein inbertsiogileak izan daitezkeenekin. Gu Bizkaiko startup txiki bat gara eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen duen programak munduaren erdigunean egoteko aukera eskaintzen digu.

Ángel García Martín, StemTeks Therapeutics-eko zuzendari nagusia

,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA