Infobeaz

Beazek Inbertsio Txandetan Trebatzeko 2026ko deialdia ireki du

Bizkaiko startup berritzaileak, hazkunde-fasean daudenak eta finantzaketa-iturriak zabaltzea bilatzen dutenak, Beazek sustatzen duen Inbertsio Txandetan Trebatzeko zerbitzuaren edizio berri batean inskriba daitezke. Eskaerak aurkezteko epea irailaren 4ra arte egongo da zabalik.

Programa erabat finantzatuta dago eta inbertsio-txanda bat prestatu eta finantzaketa erakartzeko gaitasuna hobetu nahi duten Bizkaiko 20 startupi zuzenduta dago, inbertsioan eta enpresa-finantzaketan adituak diren profesionalen laguntzarekin.

Ekimena bi fasetan egituratzen da. Lehen prestakuntza-ibilbidea iraila eta urria bitartean egingo da, eta bost lan-saio espezializatu izango ditu. Azaroan inbertsio-foro bat egingo da, parte hartzen duten hainbat startupek euren proiektuak inbertitzaile profesionalen aurrean aurkezteko eta programan ze-har eskuratutako ezagutzak praktikan jartzeko.

“Finantzaketa-txandaketa: nire startupa prest dago?” gida

Startupetarako inbertsio-txandaketen gaikuntza-zerbitzua abiaraziko dela bide, Beazek gida bat editatu du, eta startupek lor ditzaketen finantzaketa publiko eta pribatuen tresna nagusiak ditu. Halaber, gida honetan finantzaketa-txandaketari aurre egiteko urratsak azaltzen dira, gomendio orokorrak eta jardun onen dekalogoa proposatzeaz gain.

 

, ,