Otsailaren 18ra arte dago zabalik Prestaekin programaren hamaikagarren edizioan izena emateko epea. Programa hori Beazek bultzatua da, enpresa berri bat sortu edo proiektu berritzaile bat garatu duten pertsonei ematen zaien laguntza indartzeko asmoz.
Prestaekin doako trebakuntza-programa da, eta aukera ematen du enpresa-arlo giltzarrien ezagutzan sakontzeko, proiektuak sendotu eta hazi ahal daitezen.
Aditu-talde batekin batera, parte-hartzaileek asteazkenero lan egingo dute, otsailaren 18tik maiatzaren 20ra, design thinking, Lean Startup, prototipatze azkarra, finantzaketa edo marketin-plana taxutzeko metodologietan eta edukietan, besteak beste.
Prestaekin 2026 zuzenduta dago azken bi urteotan Bizkaian enpresa berritzaile bat sortu duten, Beazek kudeatutako inkubagailuren batean ostatu hartu duten edo 2025ean trebakuntza hori hasi duten ekintzaileei.
