Infobeaz

BFAren laguntzak – Industrialdeak programa 2023

Ekainaren 10era arte zabalik egongo da epea Industrialdeak programan eskaerak egiteko. 

Bere helburuen artean daude poligonoak modernizatzea eta hobetzea, poligono berean kokatutako enpresen arteko asoziazionismoa bultzatzea eta enpresa horien eta kokatuta dagoen udalerriko erakundeen arteko lankidetza.

Programa hori bi jardun-arloren bidez gauzatuko da:

1. arloa – Industrialdea hobetzeko eta egokitzeko kudeaketa- eta jarduera-plan integral bat egitea. Plan horrek iraunkortasunaren, mugikortasunaren eta irisgarritasunaren analisia jaso beharko du.

2. arloa – Poligonoa hobetzeko eta egokitzeko inbertsioak egitea, 1. eremuko planean aurreikusitakoak.

Ekonomia Sustatzeko Sailak bultzatzen du programa eta Azpiegiturak-en laguntzarekin kudeatzen da.

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA