Infobeaz

Modelizazio Matematikoko Aholkularitza zerbitzuaren 4. edizioa

Beazek eskaintzen duen Modelizazio Matematikoko Aholkularitza zerbitzuaren 4. edizioa abiarazi dugu, BCAMekin lankidetzan, I+G+Bko eragileen eta enpresa-sarearen arteko ezagutzaren transferentzia sustatzeko.

Zerbitzua Bizkaiko enpresentzat pentsatuta dago, baldin eta beren prozesuei, produktuei, bezeroei edo merkatuei buruzko informazioa erregistratzen badute eta datu horiek ustiatzeko interesa badute, haien eraginkortasuna hobetzeko.

Edizio honetan hiru proiektu mota landuko dira: datuen zientzia eta adimen artifiziala; modelizazioa eta simulazio fluidodinamikoa eta, sartu berria, biologia matematikoa.

Zerbitzu honen helburua, doakoa eta indibidualizatua, enpresa bakoitzaren jardueraren ikuspegi matematikotik diagnostiko bat egitea da, ikerketa aplikatuko ildoak identifikatu ahal izateko. Horretan lan egingo dute BCAMeko Ezagutza Transferitzeko Unitateak (KTU) eta parte hartzen duten enpresa txiki eta ertainek eta startupek sei hilabetez.

Abiapuntua informazio-jardunaldi batek markatuko du, eta bertan eskabide-formulario bat emango zaie enpresa interesdunei. Beaz eta BCAMeko taldeek hautagaitzak ebaluatuko dituzte, elkarrizketak egingo dituzte eta hiru parte-hartzaile hautatuko dituzte.

Amaieran txosten xehatu bat emango da, diagnostikoaren ondorio nagusiak, egindako simulazioak eta garapenak eta lan-ildo potentzialen proposamena jasoko dituena.

Web mintegia: maiatzak 5
,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA