Infobeaz

D Zone, sormen eta lankidetzarako bilgunea

dzone-umeak1Imanol Pradales Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko diputatuak eta Nora Sarasola Bilbao Ekintzako zuzendariak D Zone espazioa inauguratu zuten Azkuna Zentroan azaroaren 23an, 2016ko Dweekeko nobedadeetako bat dena.

Bilbao Bizkaia Design Councilek (BiDC) –Beazek horren idazkaritza nagusia kudeatzen du– bultzatu duen D Zone gunea hiriko eta lurraldeko sormen-sektoreek asmatu, diseinatu eta garatu dute, eta helburu bikoitz batekin jaio da: sektoreko eragileen arteko lankidetza handiagoa izan dadila, eta sormen-industriak eta ordezkatzen dutena herritarrei hurbiltzea.

D Zone 5 set dauzkan espazioa da. Beraietan, diseinugile industrial eta grafikoen, modako profesionalen eta artisauen produktuek eguneroko bizitzako eszenak edo testuinguruak erakusten dituzte, interiorismoaren profesionalen parte hartzearekin sortutako eszenatoki batean.

Jendeari oro har zuzentzen zaizkion jarduerei dagokienez, familia osoarentzako ekimenak egingo dira: adierazpen jolasak familian, 3Dn inprimaketako erakusketa, Bilboko moda-pasarela otzaragintzako, zeramikagintzako eta torneatzeko ume-tailerrak, puztutako beiragintzaren erakusketa eta abar.

D Zone azaroaren 30a arte egongo da zabalik.

Save

, , ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA