Aurten ere, trantsizio energetikoari, jasangarritasunari eta 4.0 industriari buruzko gogoeta egingo da South Summiten (Bilbao Bizkaia).
Horretan lagunduko dute testuingurua ekarriko duten adituek, inbertitzaileek eta korporazioek, eta egungo ekosistema industrial-energetikoaren ezaugarriak aztertuko dituzte. Begirada horrek osatuko du aurten startupen lehiaketan parte hartuko duten eta gorabidean dauden 15 enpresen proposamenik disruptiboena.
Hitzordua azaroaren 26 eta 27an izango da BAT, B Accelerator Tower-en.
