
Ekainaren 6era arte dago zabalik Ekonomia Sustatzeko Sailak bultzatutako eta Azpiegiturak erakundearekin lankidetzan kudeatutako Poligono Industrialak programan eskatzeko epea.
800 000 euroko zuzkidura du, eta bi jarduera-ildoren bidez gauzatuko da programa hori:
1. ildoa – Industrialde berean dauden enpresen artean asoziazionismoa sustatzea, industrialdeak kudeatzeko eta jarduteko plan integralak egitea errazteko. Kasu horretan, laguntzak lehia askeko erregimenean emango dira.
2. ildoa – Industrialdeko Jarduketa Planean aurreikusitako modernizazio, egokitzapen eta hobekuntzarako inbertsioetarako zuzeneko laguntza. Norgehiagoka-araubidea.
