Infobeaz

Laguntzak BFA – Bide-azpiegituretan berrikuntza

Uztailaren 3ra arte zabalik egongo da bide-azpiegituretan berrikuntza sustatzeko dirulaguntzen programa eskatzeko epea.

Dirulaguntza enpresa zuzenduta dago, baldin eta Bizkaian gutxienez ekoizpen zentro bat edo balio erantsi handiko zentro bat badute gutxienez 3 langileko plantillarekin, eta jarduera Garraioari Aplikatutako Teknologia Adimendun Aurreratuetan, Azpiegitura Adimendun eta Digitalean edo Jasangarritasunean eta Ekonomia Zirkularrean egiten badute.

Azpiegitura eta Lurralde Garapen Sailak sustatzen du, eta Beazen laguntzarekin kudeatzen da. Gure babesa du!