Infobeaz

Laguntzak BFA – Oinarrizko Trantsizio Digitala

Ekainaren 13an amaitzen da Oinarrizko Trantsizio Digitala programa eskatzeko epea. Horren bidez, Ekonomia Sustatzeko Sailak enpresei beren lehia-posizioa hobetzen lagundu nahi die digitalizazioaren bidez.

Zehazki, 1. ildoak edo oinarrizko digitalizaziokoak enpresaren balioa sortzeko prozesuak hobetzeko eta berritzeko proiektuak definitzen eta garatzen laguntzen du, elektronikaren, informazioaren eta telekomunikazioen teknologia hauetakoren baten bidez:

  • merkataritza elektronikoa
  • enpresaren kudeaketa aurreratuko sistemak
  • ekoizpena kudeatzeko sistemak
  • logistika kudeatzeko sistemak
  • produktuaren bizi-zikloa kudeatzeko sistemak
  • industria-prozesuen automatizazioa
  • enpresan seinaleak eta prozesu operatiboen datuak integratzea
  • zibersegurtasuna

Beazek laguntza hau kudeatzen laguntzen du. Gure talde teknikoa bertan izango duzu zure proiektua kontrastatzeko!