Beaz-eko Laguntzen Mapa zerbitzuak «Finantzaketa eskuratzea eta enpresa-hazkundea» jardunaldiaren beste edizio bat antolatuko du ekainaren 24an.
Enpresa berritzaileek, startupek eta hazteko gaitasuna duten proiektuek zuzenean ezagutu ahal izango dituzte Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako finantzabide nagusiak eta erakundeen laguntza osagarriak.
Jardunaldian CDTI, ENISA, ICEX eta Elkargiko ordezkariek parte hartuko dute, eta hainbat tresna aurkeztuko dituzte berrikuntzari, nazioartekotzeari eta garapen teknologikoari lotutako proiektuak bultzatzeko.
09:00etatik 11:30era bitartean honako gai hauei buruzko txostenak eskainiko dira:
• ETE berritzaileentzako finantzaketa
• Partaidetzazko maileguak
• Ekintzailetza digitalera eta sormen-industrietara bideratutako programak
• Nazioarteko hedapenaren babesa
• Europako tresnak, hala nola EIC Accelerator
Ondoren (11:30 – 14:00), kontrasterako bilera indibidualak egingo dira CDTI, ENISA eta ICEXeko teknikariekin.
Enpresa interesdunek ekainaren 19a baino lehen eman beharko dute izena. Plazak inskripzio-ordenaren arabera esleituko dira.
