Infobeaz

Hasi da Bizkaia Innovation Bridge Slush ekimenean izena emateko atzerako kontaketa

Uztailaren 3ra arte zabalik egongo da Bizkaia Innovation Bridge Slush-erako hautagaitzak aurkezteko epea. Beaz-ek sustatutako programa honek aukera emango die 5 startup-i azaroaren 18an eta 19an Helsinkin egingo den ekitaldi teknologikoan parte hartzeko.

Ekimena, besteak beste, gehienez 10 urteko antzinatasuna duten, gutxienez bi lanpostu sortu dituzten eta teknologia digitaletan oinarritutako balio berritzaileko proposamena eta metriken bidez dagoeneko baliozkotutako gutxieneko produktu bideragarria duten Bizkaiko startupei zuzenduta dago.

“Bet on Europe” lelopean Slush 2026k 12 000 parte-hartzaile baino gehiago bilduko ditu, horien artean 5.800 ekintzaile eta zuzendari, 3 300 inbertitzaile eta nazioarteko ekosistema berritzaileko 2 100 agente baino gehiago. Topaketa startup, inbertitzaile eta eragile teknologiko handien arteko lotura-gune nagusietakoa bezala finkatu da.

Hautatutako startupek inbertitzaile potentzialekin kontaktu estrategikoak sortzeko, haien nazioarteko ikusgarritasuna handitzeko, euren soluzioak merkatu globaletan baliozkotzeko eta Slush 100 lehiaketan parte hartzeko aukera izango dute. Gainera 1 000 eurorainoko laguntza jasoko dute bidaia- eta ostatu-gastuen zati bat ordaintzeko.

 

,