Infobeaz

Energy Tech Summit 2025

Apirilaren 9tik 10ra, BECen Energy Tech Summit izango dugu, Contrarian Venturesek sortutako topaketa. Europako teknologia garbien eta energia-berrikuntzaren kongresu nagusitzat aitortu dute.

Topaketak 40 herrialdetako 1.500 pertsona bilduko ditu. Horien artean, besteak beste, teknologia klimatikoetako berrikuntza- eta inbertsio-ekosistemako eragile nagusiak egongo dira.

Topaketak iraungo duen bi egunetan zehar, honako gai hauei buruz hitz egingo dugu: energia berdeko azpiegiturak, AA sektorea nola eraldatzen ari den, kapital naturala eta trantsizio energetikoa, eta helburu klimatikoak lortzeko politika publikoak. Deskarbonizazioari, hidrogeno berdeari, e-mugikortasunari eta karbonoaren teknologiari buruz ere hitz egingo dugu, besteak beste.

Programa zentralarekin batera, beste hiru ekitaldi egingo dira (Growth meets Capital; Growth meets Industry; Growth meets Infraestructure), hazkunde-fasean dauden enpresek klima-teknologiako munduko korporazio eta inbertitzaile nagusiekin elkarreragin dezaten.

 

,