Infobeaz

Ziurtasuna gorabehera, Bizkaiko Barometroak enpresa-sarearen indarra berretsi egin du

Bizkaiko Foru Aldundiak Beazen bidez egindako Bizkaiko enpresa-egoeraren barometroaren hirugarren edizioak hauek aztertu ditu: lurraldeko 5 eta 250 langile arteko enpresen egungo egoera, 2025eko ekitaldiaren balantzea, 2026rako aurreikuspenak eta enpresen jarduera baldintzatzen duten kezka nagusiak. 

Ziurgabetasun-testuinguru batean, azterlanak enpresa-sarearen erresilientzia egiaztatzen du. Enpresen % 62k inbertsioak egin zituzten 2025ean, % 58k berrikuntza-proiektuak bultzatu zituzten eta ia erdiek aurreikusten dute aurten beste ekimen berritzaileak hastea. Gainera, ETEen % 88k espero dute 2026an salmentei eustea edo horiek handitzea, eta % 91k enpleguari eustea edo handitzea.

Ekitaldi honetarako aurreikuspenek tonu positiboa dute, eta egonkortasuna edo hazkundea espero da salmentetan, marjinetan eta enpleguan. Halaber, txostenak nabarmendu egin du talentuak eta adimen artifizialak duten pisu gero eta handiagoa Bizkaiko enpresen lehiakortasuna indartzeko funtsezko faktore gisa.

Ainara Basurkok, Ekonomia Sustapeneko foru-diputatuak, hauxe azpimarratu zuen: “Bizkaiak enpresa-sare erresilientea du”. Bere ustez, ziurgabetasunak ingurune ekonomikoa markatzen duen arren, lurraldeko enpresek inbertitzeko, berritzeko eta enplegua sortzeko gaitasunari eusten diote.