Infobeaz

Bizkaiak enpresen lehiakortasuna indartzeko zerga-neurri berriak bultzatu ditu

Bizkaiko Foru Aldundiak 2026rako zerga-neurrien beste sorta bat aurkeztu du; neurri berri hauen xe-dea enpresen lehiakortasuna indartzea, enpresen sustraitzea bultzatzea eta talentua lurraldera era-kartzea da.

Berrikuntza nagusien artean enpresen jarraitutasuna eta belaunaldien arteko erreleboa bermatzeko neurriak nabarmentzen dira, familia-enpresaren transmisioaren zerga-tratamendua hobetuz eta Bizkaian enpleguari eta jarduerari eutsiko dioten konpainiak transmititzeko pizgarri berriak sortuz. Halaber, hobekuntzak sartzen dira langileek enpresetan duten parte-hartzeari lotutako fiskalitatean, akzioak eta ekarpenak ematea edo erostea eta kooperatibetan ekarpenak egitea barne.

Aurreproiektuak profesional kualifikatuak erakartzeko eta fidelizatzeko jarduketak ere jasotzen ditu. Horien artean langile kualifikatuentzako zerga-araubidea handitzea, PFEZren salbuespenak eta mugikortasun geografikoagatiko kenkariak ezartzea daude, bai eta Prestakuntza Dualari lotutako kontratazioa sustatzeko pizgarriak ere, lotutako soldata-kostuen % 20ko kenkariaren bidez.

Neurri hauekin Bizkaiak enpresek hazteko, berritzeko eta kalitatezko enplegua sortzeko duten gaitasuna indartu nahi du, inbertsiorako, talenturako eta jarduera ekonomikorako aldeko ingurunea sendotuz.

,