Infobeaz

BFA laguntzak – Eskualdeko lehiakortasuna bultzatzea

Apirilaren 7tik 30era bitartean, Eskualdeko lehiakortasuna bultzatzeko dirulaguntzen deialdi berria irekiko da.

Laguntza-lerro horrek lurraldeko hainbat eskualdetako jarduera ekonomikoa dinamizatzea du jomuga, lankidetza-proiektuak sortuz.

Zehazki, tokiko eta eskualdeko garapenerako erakundeentzat eta agentzientzat pentsatuta dago laguntza, Bizkaia Orekan Sakonduz estrategiarekin bat datozen proiektuetan eta ekimenetan traktore gisa jokatzen dutenentzat.

Beazen lankidetzaz kudeatutako laguntza. Gure talde teknikoaren babesa dauka!