Maiatzaren 5ean, Beazek lurraldeko enpresak eta eragile ekonomikoak bilduko ditu berriro Bilbao Exhibition Centren, Bizkaia Enpresa topaketa dela arrazoi. “Bizkaitik mundura, nuevos escenarios de oportunidad” lelopean, 2026ko edizioak internazionalizazioan jarriko du arreta, funtsezko ardatz baitu gero eta aldakorragoa den testuinguru globalean enpresa-sarea haz dadin.
Gaur egun tentsio geopolitiko gorakorrek, gatazkek eta merkatuen ziurgabetasun handiagoak markatuta duten nazioarteko agertokian, Beazek topagune hau bultzatuko du, enpresek azterketa estrategikoa barneratzeko, merkatuak dibertsifikatzeko eta kanpoko lehiakortasuna indartzeko duten premiari heldu dakion. Jardunaldiak hausnarketarako eta erlazioetarako gune gisa balioko du, tokiko ingurunetik haratago doazen aukerak identifikatzeko.
Gainera, ekitaldian ON Bizkaia Sariak banatuko dira. Berrikuntzaren, internazionalizazioaren, trantsizio digitalaren eta ekintzailetzaren arloetako ekimen esanguratsuak aintzatetsiko dituzte, besteak beste, eta topaketak Bizkaiko enpresa-sarerako erreferentziazko hitzordu gisa duen tankera sendotuko dute.
