Infobeaz

Laguntzak BFA – Eskualdeko lehiakortasuna sustatzeko

Apirilaren 7tik maiatzaren 9ra bitartean zabalik  dago eskaera egiteko epea Eskualdeen Lehiakortasuna bultzatzeko programan. Horren bidez Ekonomia Sustatzeko Sailak Bizkaiaren garapen orekatu eta jasangarria lortu nahi du. Aurrekontua % 50 handitu da, 1.55 milioi eurora iritsi arte.

Laguntza Bizkaia Orekan Sakonduz estrategiarekin bat datozen proiektu eta ekimenetan eragile gisa jarduten duten erakunde eta agentzientzat pentsatuta dago.

Estrategia horren bidez diruz lagunduko dira bai berrikuntza, nazioartekotzea eta ekintzailetza aurreratua bultzatzen dituzten jarduerak, bai erakunde onuradunen sustapen ekonomikorako gaitasunak indartzen dituzten ekintzak.

Beazen laguntzarekin kudeatutako laguntzak dira. Gure talde teknikoaren laguntza izango duzu!