Infobeaz

Bizkortu zure startupa! – 4. edizioa Beaz Acceleration Program

Maiatzaren 16ra arte zabalik egongo da epea Beaz Acceleration Program programaren 4. deialdirako eskaera egiteko. Errendimendu handiko programa honetan, Beazek hazkunde fasean dauden startupei laguntzeko baliabide onenak integratzen ditu. Bizkaiko bost startup izango dira programan.

Programa negozio-eredu eskalagarria duten eta hazkunde-fasean dauden enpresa teknologiko eta berritzaile emergenteei zuzenduta dago.

Horretarako, Beazek honako hauek jarriko ditu enpresa horien eskura: enpresa-hazkunderako trebakuntza-programa esklusibo bat, IE Business Schoolek emana; aholku-batzorde bat, honako hauek osatua: Mathieu CarenzoNorberto MugarzaNéstor GuerraSilvia Martínez eta Aletxu Echevarría, finantza-gaietan, networking industrialean, negozio-ereduetan, eredu juridikoetan eta komunikazio-ereduetan adituak, hurrenez hurren; hasierako inbertsio bat, 100.000 euro artekoa, Seed Capital Bizkaiak emana; eta BAT B Accelerator Tower-erako sarbidea.

Programan parte hartzeko, lau baldintza bete behar dira:

· helbide soziala Bizkaian duen startup bat izatea

· gutxienez bi laguneko lantaldea eta konponbide berritzaile eta bereizgarria edukitzea

· baliozkotutako MPV bat eta merkatuko lehen metrikak eta ondorioak izatea

· arduraldi osoz proiektuan aritzea

Hautagaitza egiteko, inskripzio-inprimaki erraz bat bete behar da eta memoria xehatu bat aurkeztu, honako hauei buruzko informazioarekin: produktua/zerbitzua eta merkatua, fakturazioa eta urteko kontuak, inbertsioa eta finantzaketa, eta enpresa hautagaien taldea.

Eskaerak egiteko epea amaitu ondoren, onarpen-batzorde publiko-pribatu batek ebaluatuko ditu aurkeztutako hautagaitzak, eta balorazio handieneko startupekin bilduko da Beaz Acceleration Programarekin bat etortzen diren xehe aztertzeko eta egiaztatzeko.

Azelerazio-prozesua 2025eko irailean hasiko da, eta 2026ko martxoan amaituko.

,