Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • Ekitaldi hau amaituta dago

Zitek hitzaldiak EHUn: spin-off teknologikoak sortzeko aukera

3 apirila, 2019/12:00 pm - 2:00 pm

Apirilaren 3an Zitekek ekintzailetzari buruzko hitzaldi bat antolatuko du ikertzaile gazteentzat EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean. Enpresen sorkuntzarako aukera berriak – spin off-ak – eta ikerketaren emaitzen transferentzia da haren izenburua eta doan da.

 

Parte hartuko dutenak: Fakultateko dekanoa, Fernando Plazaola; Gorka Artola, EHUko Berrikuntza eta Transferentzia Teknologikorako zuzendaria, eta Juan Arrue, Beazko teknikaria eta inkubazio-arduraduna unibertsitate horretan.

Esperientzia praktikoa Poretune, S.L.k kontatuko du.  EHUko spin-off honek material nano-egituratuak garatzen ditu automobilgintza, ingurumen eta energiaren sektoreetan aplikatzeko.

 

Xehetasunak

  • Data: 3 apirila, 2019
  • Ordua:
    12:00 pm - 2:00 pm

Egoitza

  • UPV/EHU. Facultad Ciencia y Tecnología
  • Sarriena. Leioa-Erandio 48940 + Google Map