B-Venture 2019: izena emateko epea zabalik

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • Ekitaldi hau amaituta dago

B-Venture 2019: izena emateko epea zabalik

2019ko 1 apirila/9:00 am - 2019ko 30 ekaina/6:00 pm

Ekainaren 30era arte zabalik egongo da epea B-Venture 2019an izena emateko. Ideia edo proiekturen bat abian baduzu ekimen hau bizkortzeko eta inbertsiogileen aurrean aurkezteko aukera da. Urriaren 29 eta 30ean izango da, Euskalduna Jauregian eta El Correok sustatzen du.

B-Venture garatzeko garai goiztiarrean eta aurreratuago daudenei ere zuzentzen zaie. Berrikuntza-, bideragarritasun eta eskalagarritasunaren arabera antolatzen duen batzordeak 24 aukeratuko ditu.

Hauek guztiok trebakuntza-programa burutuko dute negozio-eredua eta plan operatiboa berrikusteko eta proiektuen defentsa prestatuko dute.

Beste hautaketa bat gainditu eta gero 20 startupek aukera izango dute  – B-Venture jardunaldietan- finantzatze-erronda  eta bilera pertsonalak egiteko inbertsiogile eta enpresekin. Halaber 12 hilabetez beren negozio-eredua abian jartzeko laguntza izango dute, stand bat erakusketa-gunean eta erreportaje zabala  El Correoko orrietan.

Izen-ematea

 

Xehetasunak

Hasiera:
2019ko 1 apirila/9:00 am
Amaiera:
2019ko 30 ekaina/6:00 pm
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA