Techstars Startup Week Bilbao Biscay

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • Ekitaldi hau amaituta dago

Techstars Startup Week Bilbao Biscay

2019ko 4 martxoa/9:00 am - 2019ko 8 martxoa/8:00 pm

Espero zaituztegu datorren astean Bilbon burutuko den Techstars Startup Week Bilbao Biscay-n. 5 egunetan, doaneko 25 ekitalditan,  startupak, enpresak, inbertsiogileak eta enpresa-proiektu bat haz dadin zer egin behar den jakin nahi duen edonor elkartuko dira.

Techstars Startup Week nazioarteko ekintzailetza-ekosistemako ekitaldirik garrantzitsuenetako eta inspiratzaileenetako bat da. Besteak beste, Los Angeles, New York, Sydney, Taipei, Bangkok, Mexiko Hiria eta Dublin hiriek urtero antolatzen dute, eta orain Bilbaok bat egin du punta-puntako berrikuntzako ekosistema-zerrenda horrekin, Bilboko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Iberdrolaren eskutik.

Formatua ez da ohikoa izaten, Techstars-en ikastea eta jolastea bateratzen dira eta berebiziko garrantzia ematen zaio esperientziak trukatzeari. Dibertsitatetik berrikuntza sortzen da. Horregatik, hainbat gairi buruzko hitzaldi eta mahai-inguruekin batera, egitarauan bertoko nahiz nazioarteko ekintzaileekin elkarlana egiteko tarteak ere egongo dira

Techstar Startup Week Bilbao Biscay “paregabeko aukera da ekintzailetza sistemako beste pertsona batzuekin harremanetan jartzeko. Aste mamitsu baten osetan bakarrik lotura geldituko balitz hori asko izango litzateke. Sarea funtsezko elementua da”.

Moyúa plaza, 4an, Ercilla izkina ikusiko gara!

 

Xehetasunak

Hasiera:
2019ko 4 martxoa/9:00 am
Amaiera:
2019ko 8 martxoa/8:00 pm
Kategoria Ekitaldi:
Ekitaldi etiketak:
,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA