Ocean Living Lab: Bootcamp 2019

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • Ekitaldi hau amaituta dago

Ocean Living Lab: Bootcamp 2019

2019ko 28 urria/9:00 am - 2019ko 30 urria/5:30 pm

Urriaren 29tik 31ra bitartean, Bizkaian Ocean Living Lab: Bootcamp ekitaldiaren bigarren edizioa burutuko da. Gaia eta Beazek antolatua, Ocean tech eta  Getxo, Plentzia eta Sopelako udalen laguntzarekin antolatua itsas sektoreko startup-en eta irristatze kirolen arteko mugaz gaindiko lankidetza bultzatzea du helburu.

Lau egun horietan, nazioarteko 9 startupek parte hartuko dute Getxoko, Plentziako eta Sopelako udalek abiarazitako erronkak konpontzera behartuko dituen berrikuntza-programa ireki batean. Erronka horiek guztiak hiru gaitan zentratuko dira: cleantech, kirola eta turismoa, eta uretako jardueren segurtasuna.

Aldi berean, Bizkaiko eta Iparraldeko ekintzailetza-ekosistema, bertako erakundeek sustatzen dituzten estrategiak eta laguntza-baliabideak ezagutuko dituzte, eta baita Getxoko Kirol Portua, Plentziako Itsas Estazioa, Compositadour azeleragailua, Crusoe Treasure upategia eta Barinatxe eta Arrietara hondartzak ere.

Ocean Living Lab Bizkaia Orekan ekimenaren barruan kokatzen da. Ekimen horren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiak lurraldearen lehiakortasuna hobetu nahi du, aniztasuna aintzat hartuta. Bizkaia Orekanek Bizkaiko 12 eskualde bereizten ditu eta 4 eremutan biltzen ditu; Iparraldeak, Txorierrik, Mungialdeak, Eskuinaldeak eta Uribe Kostak osatuta, proiektua bultzatzen du.

Xehetasunak

Hasiera:
2019ko 28 urria/9:00 am
Amaiera:
2019ko 30 urria/5:30 pm
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA