BIC Startup Day 2019

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • Ekitaldi hau amaituta dago

BIC Startup Day 2019

2019ko 30 urria/11:30 am - 2:30 pm

Urriaren 30ean burutuko da BIC Startup Day jaialdiaren bigarren edizioa. Aurten Bizkaian jarri dute hitzordua, B-Venture-rekin bat eginez. Bertan izango gara Euskal Herriko lau BICak eta horietan txertatutako 24 startup-ak. Enpresa eta Berrikuntza Zentroen (BIC) eta talentu-erakargarri diren enpresa berrien lana hobeto ezagutzeko aukera.

BIC Start Up! Day Eusko Jaurlaritzak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako BICekin elkarlanean bultzatutako ekimena da. Helburua da Euskadin sortzen diren enpresa-ekimen eta startup berriak ezagutaraztea eta ikusaraztea; baita ekintzailetza-ekosistema osatzen duten eragileak konektatzea ere.

Urtean behin egiten da, hiru lurralde historikoen artean txandaka. 2018an, topaketa Donostian izan zen; aurten, Bilbok hartu du lekukoa, B-Venture konferentziaren esparruan, hau da, ipar aldeko ekintzailetzari eta inbertsioari buruzko biltzarrik handienean.

Ingurua aldatzen da, baina aurkezpenen dinamikak bere horretan dirau. Horrela, lau talde zehaztu dira, RIS3 Euskadi lehentasunei dagozkienak -energia, industria, biohealth eta food tech-, eta sektore bakoitzeko eta BIC desberdinetako 6 startup hautatu dira. Guztira 24 enpresak minutu batzuk izango dituzte euren lana azaltzeko. Atal bakoitza BIC Araba, BIC Bizkaia, BIC Bizkaia Ezkerraldea, etaĀ BIC Gipuzkoa zuzentzen duten pertsonek aurkeztuko dute.

Hauek dira aurten parte hartuko duten startup-ak:

Energia: Stansol Energy, Veltium, Poretune, Nuero EnergĆ­a y GestiĆ³n, Garabi Medioambiente, Goiener.

Industria: Eurocybcar, Alias Robotics, Ironchip Telco, Labelfactory, Tagenea, Ekanban.

Biohealth: Ubikare, Biodtek, Fastbase Solutions, Insulcloud Factory, Lipigenia, Mera Medical Solutions.

Food Tech: Satibasque, Cleanwood Technology, B Lab Gastronomic, Gik Live, Ama Brewery, Kook Company.

 

Xehetasunak

Data:
2019ko 30 urria
Ordua:
11:30 am - 2:30 pm
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA