Jardunaldia Beazen: ETEak eta finantziazio publikoa

Ekitaldiak kargatzen

« All Ekitaldiak

  • Ekitaldi hau amaituta dago

Jardunaldia Beazen: ETEak eta finantziazio publikoa

maiatza 21/8:30 am - 1:30 pm

Maiatzaren 21an Beazen, goizean, jardunaldi bat antolatuko dugu ETEentzako I+G+b finantzaketa publikoari buruz. CDTI, Enisa, Eusko JaurlaritzaSPRI , Mincotur eta Hazi Fundazioa egongo dira, Beazekin batera. Haien finantzatze-programak ezagutzeko eta zure proiektua hor egokitzen ote den aztertzeko aukera izango da.

Hori lortzeko, helburua bi zatitan egituratu da. Lehenengoan, kolektiboa, erakunde bakoitzak bere finantzatze-ildoen xehetasunak azalduko ditu. Bigarrena pertsonala izango da eta eska dezaten enpresek aukera izango dute erakunde bakoitzari beren proiektuak banaka aurkezteko.

Egitaraua

8:30 Enpresei harrera egitea

9:00 Jardunaldiaren hasiera, Ainara Basurko, Beazko zuzendaria.

9:05  Cdti  “Laguntza-ildoak enpresek egindako I+G+b proiektuetarako”. Carlos Toledo.

9:20  Enisa “Finantziazioa neurrira enpresa bakoitzarentzat” ,“Ekintzailetza berritzailearekin”. Carolina Rodriguez.

9:35  Eusko Jaurlaritza, Industria/Spri “Lanpostuak sortzen dituen inbertsioa bultzatuz oinarri teknologikoa edota berritzailea duten ETEak sortuz”. Agustín Garcia eta Imanol Cuétara.

9:50   Spri: “Reindus: Industria lehiakortasuna indartzeko programa”. Laura Izaguirre.

10:05 Hazi: “Ekintzailetza ekosistema elikaduraren balio-katean”. Elisabeth Gorospe eta Roberto Pérez de San Roman.

10:20 Beaz: “Zerga kenkariak eta finantziazio-bideak”. Aritz Kobeaga.

10:35  Galderak

10:45 Kafealdia, networkinga

Aurkezpenak amaitutakoan banakako elkarrizketak egingo dira (11:00 – 13:30),   jardunaldian parte hartuko duten erakundeetako ordezkariekin gai jakinez hitz egiteko. Elkarrizketa eska dezakezu formulario hau hona bidaliz: beaz@bizkaia.eus, proiektua eta interesatzen zaizun erakundea adieraziz. Proiektuaren formularioa bidaltze o azken eguna: maiatzaren 16a. Proiektuen aukeraketa eta hitzordua sarrera-ordenaren arabera ezarriko dira.

Xehetasunak

Data:
maiatza 21
Ordua:
8:30 am - 1:30 pm
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA