EEN sarea jardunaldia: ekonomia zirkularraren finantziazioa

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • Ekitaldi hau amaituta dago

EEN sarea jardunaldia: ekonomia zirkularraren finantziazioa

2019ko 24 maiatza/9:00 am - 2:00 pm

Maiatzaren 24an EEN Sareko Euskal Nodoak jardunaldi informatibo bat antolatuko du Bilbon ekonomia zirkularrari buruz eta, zehazkiago, I+G+b proiektuak finantzatzeari buruz. Izen-ematea

SPRI, Innobasque eta Beazez gain, jardunaldia antolatzen laguntzaileak dira CDTI, IDOM, Aclima klustera eta Ihobe.

Jardunaldiaren helburua datorren europar programen deialdietan aurkeztu daitezkeen ekonomia zirkularrarekin erlazionatutako I+G+b proiektuen berritasunak eta finantzaketa aukerak aurkeztea eta aztertzea izango da, bereziki H2020, LIFE eta nazioarteko deialdietakoak. Horretarako, CDTI-ko, LIFE programarako Trantsizio Ekologikorako Ministerioaren Harremanetarako Gune Nazionaleko eta IDOM-eko adituek H2020 Programako zein beste programa nazionalen edota nazioartekoen finantzaketa aukeren eta LIFE programaren inguruan arituko dira, hurrenez hurren. Gainera, proposamenen prestakuntzarako aholkuak emango dira.

Jardunaldia, berrikuntza eta ekonomia zirkularreko proiektuentzako Ihoberen laguntzen aurkezpenarekin, eta ekonomia zirkularra eta Euskadiko RIS3 estrategiaren arteko erlazioaren inguruko SPRIren aurkezpenarekin osatuko da.

Jardunaldi honekin ekonomia zirkularra eta jasangarritasuna helburua duten politika europarrek bultzatutako I+G+b proiektu diziplinartekoetan euskal erakundeen parte hartzea sustatu nahi da.

 

 

 

Xehetasunak

Data:
2019ko 24 maiatza
Ordua:
9:00 am - 2:00 pm
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA