Ihes-jokoak ekintzailetzan – Zitek scape

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • Ekitaldi hau amaituta dago

Ihes-jokoak ekintzailetzan – Zitek scape

2019ko 4 martxoa/8:00 am - 2019ko 15 martxoa/5:00 pm

Martxoaren 4tik 15era Zitek-ek ekintzailetza gaia daukan ihes-areto batean parte hartzea proposatzen dizu. Hitzordua EHUren Ekonomia eta Enpresa Fakultatean da, Sarrikon. Helburua enpresa berri bat sortzeari buruz zure ezaguerak handitzea. 

Zitek ekimena EHUk, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Beazek bultzatzen dute 2000. urtetik eta hiru unibertsiatte-haztegietan 96 proiektu burutu dira. Ihes-gelen aisialdi jarduera gero eta ospetsuagoa da. Jolas fisiko eta psikikoa da, non pertsona talde bat gela batera sartzen den. Bertan, taldean lan egin beharko dute enigmak argitzeko, eta horrela, istorioaren amaiera aurkitu eta handik ihes egitea lortu behar dute emandako denbora amaitu baino lehen.

Zitek Escape-ren gai nagusia ekintzailetza da. Horren helburua da ikasleei erronka bat ezartzea, norberaren kontura egindako lanaren gainean nolako ezagutza duten ikustarazteko eta ekintzailetzari buruzko errealitatea ezagutzeko aukera emateko. Horretarako, parte hartzaileek istorio zirraragarri batean murgilduko dira eta erabakiak hartzen hasi beharko dira. Adimena eta talde lana sustatzen duen jarduera da.

Taldeak 5 pertsonaz gutxienez osatuta egongo dira, eta 8 gehienez, eta 50 minutu inguruko ibilbidea egin beharko dute.

Parte hartzea doakoa da, baina aldez aurretik erregistratu beharko da eta banako inskripzioak izan behar dira: izen-ematea.

Xehetasunak

Hasiera:
2019ko 4 martxoa/8:00 am
Amaiera:
2019ko 15 martxoa/5:00 pm

Egoitza

Facultad Sarriko
Edificio Miguel Ángel Blanco Garrido, aula A-1.6 + Google Map
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA