Emprendedor XXI sariak, Bizkaiko lau enpresa finalean

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • Ekitaldi hau amaituta dago

Emprendedor XXI sariak, Bizkaiko lau enpresa finalean

28 ekaina, 2021/8:00 am - 1 uztaila, 2021/5:00 pm

Uztailaren 1ean Caixabank eta Enisak ematen dituzten Emprendedor XXI sarien banaketa izango da. Finalisten artean Bizkaiko 4 enpresa daude.

Emprendedor XXI sariek bi kategoria bereizten dituzte, horietako bat lurraldeko enpresa onenari ematen zaion eskualdeko saria. Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan, aurtengo irabazlea Ironchip Telco startup bizkaitarra da, geolokalizazioan oinarritutako zibersegurtasuneko produktuak sortzen espezializatua.

Bigarren kategoriak, Emprendedor XXI Erronkak izenekoak, Iberiar Penintsula osoko hamasei enpresa saritzen ditu, konponbide onenak aurkezten dituztenak 8 erronkatan: banka, ongizatea, hiria, deeptech, elkarrekin, planeta, bizitzea eta hazia. Aurtengo edizioan, 955 enpresak aurkeztu dituzte proiektuak, 42 iritsi dira finalera, horietako lau Bizkaikoak: Fixme (ongizatearen erronka), Ludus Global (deeptech erronka), Gaptain (elkarrekin erronka), eta berriz ere Ironchip Telco (hiriaren erronka).

Ikusgarritasuna, aintzatespena eta erreferentziako kontaktuak eskuratzeaz gain, enpresa irabazleek sariak jasoko dituzte eskudirutan, mentoring espezializatua, nazioarteko laguntza-programa baterako sarbidea eta Investors Day Emprendedor XXI programan parte hartzea.

Xehetasunak

Hasiera:
28 ekaina, 2021/8:00 am
Amiera:
1 uztaila, 2021/5:00 pm
Beaz

FREE
VIEW