BOF_ – GHI Smart Furnaces Berrikuntza eskaera Irekia, Demo day

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • Ekitaldi hau amaituta dago

BOF_ – GHI Smart Furnaces Berrikuntza eskaera Irekia, Demo day

2020ko 14 urtarrila/8:00 am - 2020ko 28 urtarrila/5:00 pm

Bizkaia Open Future_ programak abiarazitako GHI Smart Furnaces Berrikuntzarako Eskaera Irekia abian da. Proposamenak aurkezteko eta proiektuak hautatzeko faseen ondoren, urtarrilean iritsiko dira Bizkaia Immersion Trip eta Demo Day. Bi topaketa giltzarri, irtenbideak zehazteko eta irabazlea zein den zehazteko.

Lehen hautaketa gainditu zuten 28 proiektuetatik zortzi iritsi dira bigarren fasera. Horien artean, askotariko teknologiak erabiltzen dituzten eta Euskal Herriko, estatuko eta nazioarteko enpresetatik datozen proposamenak daude.

Urtarrilaren 14tik 16ra, Bizkaia Immersion Trip bidaian parte hartuko dute guztiek. Bidaia horretan, GHI Smart Furnaces enpresaren instalazioetara joango dira, enpresa barrutik ezagutzeko eta planteatutako erronka ezagutzeko. Horrez gain, BIC EzkerraldeanĀ  eskuz esku lan egingo dute GHIko teknikariekin, hasierako proposamenetan egon daitezkeen hobekuntzak identifikatzeko.

Urtarrilaren 28an Demo Daya egingo da. Hitzordu birtual horretan, behin betiko konponbidea aurkeztu beharko diote ebaluazio-batzorde bati, eta batzorde horrek, egindako azalpenaren eta ezarritako irizpideen betetzearen arabera, proiektu irabazlerik baden erabakiko du, eta hori otsailean ezagutuko dugu.

 

 

Xehetasunak

Hasiera:
2020ko 14 urtarrila/8:00 am
Amaiera:
2020ko 28 urtarrila/5:00 pm
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA