Ekitaldiak

Bista-nabigazioa

Ekitaldi Views Navigation

Gaur
  • INEUSTAR-Pioneers Basque Country 2. Programa

    Urtarrilaren 28ra arte dago zabalik INEUSTAR-Pioneers Basque Country programara proposamenak aurkezteko epea. Programa horren bidez, CERNen garaturiko teknologietan oinarrituriko Euskadiko negozio berritzaileen ekimen berrien garapena babesten da.  Dagoeneko bigarren edizioan dagoen programa hau Euskadiko BICen eta Zientziaren Industriaren Espainiako Elkartearen (Ineustar) baterako ekimen bat da. Azken horrek hitzarmen bat du CERNekin —Ineustar Pionners— garatzen dituen […]

  • Ekin 48 – Izan zaitez ekintzaile 48 ordutan

    Otsailaren 7ra arte zabalik dago UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateak eta Emprender Zitek Programak otsailiaren 14tik 17ra antolatu duten Ekin 48 ekintzailetza ikastaro azkarrean izena emateko epea. Unibertsitateko zortzi taldek, gehienez hiru pertsonakoak, enpresa-proiektu bat gauzatuko dute Adrián Odriozola, Ricardo Merino eta Adriana González irakasleen laguntzarekin. Elkarrekin ibilbidea egingo beharko dute, negozio- ideia baten identifikazioarekin hasiko dena […]

  • NIC hitzaldia: Eguneroko bizitzarako teknologia digitala

    Urtarrilaren 27an, Nagusi Intelligence Centerrek, NIC, hitzaldi tematiko berri bat hartuko du. Oraingoan, eguneraoko bizitzarako teknologia digitala seniorrentzakoizango da lanaren gaia.  Bertan, hainbat eragilek parte hartuko dute, eta hainbat ikuspegi emango dizkigute: gaurkoa, etorkizunekoa eta ekintzailea. Ondoren, lan-saio bat burutuko da bertaratutako pertsonekin. Azken helburua, beti bezala, tekonologiak eguneroko bizizitzarako dituen aukerak identifikatzea eta loturak […]

  • Bizkaiko Turismoaren Behatokiaren 2021ko aurkezpena

    Otsailaren 2an Ainara Basurko Ekonomia Sustatzeko foru diputatuak eta Cristina Múgica Lurralde Lehiakortasuna eta Turismoa Bultzatzeko zuzendari nagusiak Bizkaiko Turismoaren Behatokiari buruzko 2021ko emaitzen berri emango dute.

  • Bizkaiko ‘Itsasoa eta Irristatzea’ IdeiaLehiaketa

    Otsailaren 28ra arte dago zabalik Bizkaiako Itsasoa eta Irristaketa Inguruko Ideien Lehiaketa parte hartzeko epea. Baldin eta surfaren, belaren, skatearen edo sektoreko beste adar batzuen industriekin loturik dauden produkturen edo zerbitzuren bat buruan baduzu, eta Euskal Herriko Unibertsitatean, Deustuko Unibertsitatean edo Mondragon Unibertsitatean 3. edo 4. Ikasturtean bazabiltza edo master bat ikasten ari bazara, proposamen […]

  • Beaz jardunaldia: NextGenerationEU zerbitzuaren 2. edizioa

    Otsailaren 22an online jardunaldi bat antolatzen dugu Next Generation EU Funtsen zerbitzua-ren bigarren edizioa aurkezteko. Izen-emateak otsailaren 20ra arte daude irekita. Beazen proposamen honen helburua Bizkaiko enpresa txiki eta ertainei eta enpresei lagun-tzea da lehengoratze-funtsen erabilera optimizatzen, horretarako baliabide informatibo eta metodologikoak eskainiz. Horien artean: • Hileroko informazio-buletin bat, «Next Generation EU» berrikuntzekin. • Proiektuak […]

  • BIAAF nazioarteko moda lehiaketaren VIII. edizioa

    Ekainaren 14an Bilbao International Art & Fashion, BIAAFek antolatzen duen nazioarteko lehiaketaren irabazleak jakinaraziko dira. 92 herrialdetako 1300 parte-hartzaile baino gehiago lehiatzen dira lehiaketaren hiru kategorietan: jantziak, osagarriak eta tokiko diseinatzaile berririk onena. Horiek guztiak 18 eta 35 urte bitarteko gazte sortzaileak izango dira. Maiatzaren 13an nazioarteko epaimahai batek proposamen irabazleak iragarriko ditu. Sariak, 25.000 […]

  • NIC hitzaldia: iraultza seniorra aseguruen sektorean

    Otsailaren 24an Nagusi Intelligence Centerrek (NIC) "Iraultza seniorra aseguruen sektorean-La revolución senior en el sector de los seguros" izeneko hitzaldi tematikoa hartuko du.  Bertan, aseguru-sektoreaz, senior iraultzara nola egokitzen ari den eta horrek dakartzan nego-zio-aukerez hitz egingo da. Ohi bezala, hitzaldiak adituen, enpresen eta ekintzaileen ikuspegia batuko ditu. Horretan lagunduko dute Insurtech Community Hub, Leticia […]

  • DeustoSTART II, ekiten ikasi

    Apirilaren 24ra arte izen emateko epea zabalik egongo da DeustoSTART II programan parte hartzeko. Doako programa da proiektu bat hasi nahi duten ekintzaileentzako.  Prestakuntza programa bat da, sei lan saio izango dira, ostiraletan, maiatzaren 6tik ekainaren 10era arte, aurrez aurre, Deustuko Unibertsitateko Bilboko kanpusean. Teoria ikasteaz gain, ikasleek unibertsitatearen gune ekintzaileak eta Berrikuntza eta Ekintzailetza […]

  • BIC Bizkaia, 2022ko apirileko jarduerak

    Apirilean zehar, BIC Bizkaia, bio-mikro-nano teknologietan, manufaktura aurreratuetan eta teknologia garbietan aditua den inkubagailua (Zamudioko Parke Zientifiko eta Teknologikoan kokatuta), hainbat topaketa hartuko ditu. Horien bidez aldarrikatuko du, batetik, enpresa zentro gisa duen eginkizuna eta bestetik, euskal ekosistema ekintzailean duen parte hartze aktiboa. Beste jarduera batzuen artean, Basque Health Cluster workshoparen aurkezpen bat egongo da […]

  • Think Big 2022 sariak

    Ekainaren 10era arte bitartean zabalik egongo da epea Zitek-ek EHUko unibertsitarien artean ekintzailetzarako gogoa sustatzeko antolatzen duen Think Big sarian izena emateko. Negozio-ideia bat duten eta Bizkaiko Campuseko edozein fakultatetan edo eskolatan matrikulatuta dauden ikasleek parte har dezakete. Behin epea amaituta, epaimahai batek ebaluatuko ditu aurkeztutako proiektuak. Hautatzen direnak ekainaren 30a baino lehen defendatu beharko […]

  • Prestaekin – Marketin digitala – Nacho Somalo

    Apirilaren 27an eta maiatzaren 4an Nacho Somalok marketing digitalari buruzko saio bat eskainiko du Prestaekinen, Beazek proposatutako startupak gaitzeko programan. Bi jardunaldiotan aukera egongo da enpresen estrategia digitalen gakoak ulertzeko, nortasun bereizia lortzeko mezu, plataforma eta sare egokienei buruz hausnartzeko eta martekin digital plan eraginkor bat prestatzeko. Prestaekin programan ohiko hizlaria da Somalo eta merkataritza […]

  • NIC Hitzaldi tematikoa – Teknologia aurreratuen eragina zilarrezko ekonomian

    Apirilaren 28an, Nagusi Intelligence Center zentroak honako hitzaldi hau hartuko du: Teknologia aurreratuen eragina zilarrezko ekonomian.  Aurrekoetan bezala, topaketaren helburuak hurrengoak izango dira: jorratuko den gaiaren ikuspegi anizkoitza eskaintzea, bertaratzen direnen elkarlana bultzatzea eta proiektu komunak garatzeko aukerak hautematea. Lehenengo helburua lortzeko laguntza emango dute Ibermática enpresak, Vicomtech fundazioak eta Euskal Oxcitas Biotech talde ekintzaileak. […]

  • Jardunaldia: “Euskal enpresek Horizon Europan parte hartzea sustatzeko estrategia”

    Eusko Jaurlaritzak, SPRIk eta Entreprise Europe Network sareko euskal nodoak jardunaldi bat antolatu dute apirilaren 29an, Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoan, euskal enpresek Europar Batasunaren Ikerketarako eta Berrikuntzarak Horizon Europa esparru-programa berrian parte hartzea sustatzeko estrategia aurkezteko. Izen-emateak.  Jardunaldian aurreko esparru-programaren (H2020) emaitzen berri emango dute AVS, Etxe-Tar eta Walter Pack enpresek, eta SPRIren, Eusko […]

  • Barnekintzaile 2022 jardunaldia

    Maiatzaren 2an Barnekintzaile programa aurkezteko jardunaldia egingo da BIC Ezkerraldean. Horren bidez Eusko Jaurlaritzak, Grupo Sprik eta EAEko BICek enpresa-negozio berriak bultzatu nahi dituzte, gure industria-arloa berritzeko eragileak izan daitezen.  Barnekintzaile programaren 3 lerroen helburua da enpresei laguntzea beren ekintzailetza sistematizatzen eta BICen bitartez negozio berriak prestatzen eta abian jartzen. Jardunaldian 2022ko deialdiaren berri zehatza […]

  • NIC – Hitzaldi tematikoa: seniorretan oinarritzen diren zerbitzuen diseinua

    Maiatzaren 26an Nagusi Intelligence Centerrek «Pertsona seniorretan oinarritutako zerbitzuen diseinua» izeneko hitzaldi tematikoa emango du.  Beste behin ere, topaketaren helburuak honako hauek izango dira: aukeratutako gaia ikuspegi desberdinetatik helaraztea, parte-hartzaileen arteko loturak erraztea eta proiektu bateratuak garatzeko aukerak identifikatzea. Oraingo honetan, Panel Health, Mondragon Unibertsitatea, Alda2U Transforming Care eta Humanizzak ere parte hartuko dute. Zuen […]

  • Jardunaldia: ETEak eta finantzaketa publikoa 2022

    Maiatzaren 18an Beazko Diru-laguntza Mapa zerbitzuak online eta aurrez-aurreko jardunaldi bat antolatuko du ETEentzako I+G+b finantzaketa publikoari buruz. CDTI, Enisa, Eusko Jaurlaritza/SPRI, Bizkaiko Foru Aldundia eta Seed Capital Bizkaia egongo dira. Jardunaldia bi zatitan egituratu da. Lehenengoan, kolektiboa, erakunde bakoitzak bere finantzatze-ildoen xehetasunak azalduko ditu. Bigarrena pertsonala izango da eta eska dezaten enpresek aukera izango dute CDTI, […]

  • 42 Urduliz: igerilekurako izen-emateak zabalik daude

    Dagoeneko zabalik da 42 Urduliz igerilekuan izena emateko epea, datorren ekainaren 27an, goizeko 10:42an zabalduko dena.  Igerilekuak zehaztuko du Bizkaiko Foru Aldundiak eta Telefónica Fundazioak sustatutako programazio-campuserako behin betiko onarpena. Ondoz ondoko 26 egunez, parte hartzaileak erabat murgiltzen dira kodearen munduan, eta 42 filosofiaren gakoak ezagutzen dituzte. Sartzeko, izena eman eta gaitasunak neurtzeko bi online […]

  • 42 Urduliz: Piscine Discovey Women

    Ekainaren 20tik 24ra, 42 Urdulizen Piscine Discovery Women izango da, bereziki programazioan interesa duten emakumeei zuzendutako esperientzia da. Izen emateak.  Ekimenaren lehentasunezko helburuetako bat emakumeek prestakuntza teknologikoa izatea da, «Programazioaren munduan emakumeen ikuspuntua egotea, gizartea askotarikoa delako eta eskaintza digitalak hala izan behar duelako». Bestea, prestakuntza doakoa, pedagogikoki berritzailea, adin eskakizunik eta aurretiazko titulurik edo […]

  • Bilbao Bizkaia Design Week 2022: jarduera proposamena zabalik

    Ekainaren 30era arte zabalik egongo da epea Bilbao Bizkaia Design Week (BBDW) delakoan egingo diren jarduerak proposatzeko.  BBDW-a azaroaren 17tik 27ra izango da, hurrengo lelopean: Ekosistema-Erresonantzia; horren bidez islatu nahi da sektore sortzailea habitat berean dauden agente askeen komunitatea dela. Bizkaiko eta/edo lurraldean jarduten duten diseinuari eta sormenari lotutako edozein erakundek, enpresak edo profesionalek proposatu […]