- Home
- Think Big 2022 sariak
Think Big 2022 sariak

- Ekitaldi hau amaituta dago
Think Big 2022 sariak
2022ko 27 apirila/8:00 am - 2022ko 10 ekaina/5:00 pm

Ekainaren 10era arte bitartean zabalik egongo da epea Zitek-ek EHUko unibertsitarien artean ekintzailetzarako gogoa sustatzeko antolatzen duen Think Big sarian izena emateko.
Negozio-ideia bat duten eta Bizkaiko Campuseko edozein fakultatetan edo eskolatan matrikulatuta dauden ikasleek parte har dezakete.
Behin epea amaituta, epaimahai batek ebaluatuko ditu aurkeztutako proiektuak. Hautatzen direnak ekainaren 30a baino lehen defendatu beharko dituzte beren taldeek. Uztailaren 15ean jakingo da nortzuk diren irabazleak.
2.500 €, 1.500 € eta 800 €-ko (3. eta 4.a) lau sari ekonomikoez gain, beren ideia enpresa bihurtzea erabakiz gero, trebakuntza, finantzaketa lortzeko aholkularitza eta Zitek Programako haztegietako batean lan egiteko gunea eskuratuko dituzte.
Xehetasunak
- Hasiera:
- 2022ko 27 apirila/8:00 am
- Amaiera:
- 2022ko 10 ekaina/5:00 pm
- Kategoria Ekitaldi:
- Jornada Beaz
- Ekitaldi etiketak:
- premio, Zitek