Online jardunaldia: ETEak eta finantzaketa publikoa 2021

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

Online jardunaldia: ETEak eta finantzaketa publikoa 2021

17 ekaina/9:30 am - 1:30 pm

Ekainaren 17an Beazko Diru-laguntza Mapa zerbitzuak online jardunaldi bat antolatuko du ETEentzako I+G+b finantzaketa publikoari buruz. CDTI, Enisa, Eusko Jaurlaritza/SPRI, Bizkaiko Foru Aldundia eta Seed Capital Bizkaia egongo dira.

Jardunaldia bi zatitan egituratu da. Lehenengoan, kolektiboa, erakunde bakoitzak bere finantzatze-ildoen xehetasunak azalduko ditu. Bigarrena pertsonala izango da eta eska dezaten enpresek aukera izango dute CDTI, Enisa, SPRI, Foru Aldundia eta Seed Capitalari beren proiektuak banaka aurkezteko.

Hitzordu pertsonala adosteko azken eguna ekainaren 11 da. Horretarako, mezu bat bidali behar da beaz@bizkaia.eus helbidera, eta adierazi zer erakunderekin jarri nahi den harremanetan eta zer proiektu mota aurkeztuko den. Elkarrizketaren ordua sartzeko hurrenkera zorrotzean finkatuko da.


Egitaraua

9:30 Jardunaldiaren hasiera, Olatz Goitia, Beazko zuzendaria.

9:35  CDTI  “Laguntza-ildoak enpresek egindako I+G+b proiektuetarako”. María del Pilar Roman.

9:50  Enisa “Finantziazioa neurrira enpresa bakoitzarentzat” ,“Ekintzailetza berritzailearekin”. Alberto Moratiel.

10:05  Eusko Jaurlaritza, Industria/Spri “Lanpostuak sortzen dituen inbertsioa bultzatuz oinarri teknologikoa edota berritzailea duten ETEak sortuz”. Agustín Garcia eta Imanol Cuétara.

10:20 Bizkaiko Foru Aldundia – Eraldaketa Digital eta Berde adimenduna. Jorge Berezo

10:35 Seed Capital Bizkaia – Finantzatze tresna batzuk. Javier Santiago

11:00 – 13:30 Banakako elkarrizketak

 

Xehetasunak

Data:
17 ekaina
Ordua:
9:30 am - 1:30 pm
Kategoria Ekitaldi:
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA