Lantegi praktikoak: gizarte berrikuntzako dirulaguntzetara aurkeztutako proiektuak lantzeko gakoak
Urtero bezala, Gizarte Berrikuntza eta Ekintzailetza programa argitaratu aurretik, Beazek bi lantegi praktiko antolatu ditu, proiektuen definizioa eta aurkezpena hobetzeari begira gakoak lantzeko. Lehenengoa, online-formatuan, martxoaren 18an izango da, eta gizarte-berrikuntza jasangarria izango du ardatz. Bi ordutan, Sinnple aholkularitza-enpresaren laguntzarekin, Garapen Jasangarriko Helburuak aztertuko dira eta, berariazko dinamika baten bidez, proiektuetako batzuekin lotuko dira. Apirilaren […]
