Zabalik dago Modelizazio Matematiko Zerbitzuaren 2. deialdia
Martxoaren 17tik apirilaren 16ra zabalik egongo da epea Beazek, BCAMeko Ezagutza Transferentziarako Unitatearekin lankidetzan, eskaintzen duen Modelizazio Matematikoko Zerbitzuaren 2. edizioan parte hartzeko eskabidea egiteko. Helburua, deialdia aurkezteko jardunaldian azaldu den bezala, enpresetan matematikak egin dezakeen ekarpenaz jakinmina piztea da. Zerbitzua doakoa eta banakakoa da eta 3 hilabeteko iraupena du. Bi proiektu mota bereizten ditu: […]
