Uncategorized

B-Venture 2024 ekitaldian parte hartzeko aukeratutako startupak

Urriaren 15ean eta 16an, B-Venture ekitaldiko bederatzigarren edizioa hartuko du Euskalduna Jauregiak. Dagoeneko badakigu zeintzuk diren ekintzailetza sustatzeko asmoz El Correok antolatutako foroan parte hartzeko aukeratu diren startupak.

Bizkaiko eta Seoulgo ekosistema ekintzailea konektatuz

Uztailaren 8tik 12ra bitartean Ekonomia Sustatzeko Saileko, Beazeko eta BAT B Accelerator Towerreko kideek Seul bisitatuko dute bertako ekintzailetza eta berrikuntza ekosistema ezagutzeko. Duela urtebete Bizkaiak eta Seul Bussiness Agency sinatutako lankidetza-hitzarmenaren barruan kokatzen den bisita instituzionala da.

Igerileku berria 42 Urduliz: 2024ko uztaila

Uztailaren 8an 42Urdulizek igerileku berria zabalduko du, Telefónica Fundazioak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen duten programazio-campus honetan behin betiko onarpena zehazten duen proba.

Bizkaiako enpresa egoeraren barometroa

Bizkaiko enpresak etengabe hazten ari dira eta euren lehiakortasun-posizioa hobetzen jarraitu nahi dute. Kontsultatutako enpresen % 72k aurreikusten du 2024an zehar hobekuntzaren bat egingo duela bere antolaketan, eta % 63k dio berrikuntza-, inbertsio- edo nazioartekotze-proiektu berriak gauzatuko dituela. Hori ondorioztatzen da «Bizkaiko enpresen egoeraren barometro»tik, zeinaren lehen edizioa Ekonomia Sustatzeko Sailak argitaratu eta Beaz egin baitu.

Beaz

FREE
VIEW