Beaz eta Ormazabalek berrikuntza irekiko erronka berri bat plazaratu dute BIOK! plataformaren bidez
Beazek, Ormazabalekin lankidetzan, berrikuntza irekiko BIOK! erronka berri bat jarri du abian, proiektuak aurkezteko azken eguna ekainaren 11 izanik.
Beazek, Ormazabalekin lankidetzan, berrikuntza irekiko BIOK! erronka berri bat jarri du abian, proiektuak aurkezteko azken eguna ekainaren 11 izanik.
Zitek ekintzailetza-programak 25. urteurrena ospatuko du. Bizkaiko Foru Aldundiak, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Beazek bultzatuta sortu zen, EHUren Bizkaiko campusean unibertsitate-ekintzailetza sustatzeko eta enpresa-sareari ezagutza transferitzen laguntzeko, ikerketaren emaitzak enpresa berri eta gizartearentzat erabilgarriak diren irtenbide bihurtuz.
Maiatzaren 15era arte egongo da zabalik artisautza sektorea sustatzeko 2026ko foru programarako eskaera egiteko epea.
Irekita dago Beaz Acceleration Program-en 5. deialdian izena emateko epea. Enpresa interesdunek maiatzaren 15era arte aurkeztu ahal izango dituzte eskabideak.
BeXRealarekin Crowdfunding Bizkaia plataformak partaidetzazko finantzaketarako kanpaina berria abiarazi du, beXReal enpresan zentratua. Maiatzaren 7an irekiko da.
Gaur, maiatzak 4, Trantsizio Digitala 2026 laguntza programa eskatzeko epea irekiko da, lurraldeko ETEen digitalizazioa bultzatzeko eta haien lehiakortasuna hobetzeko, beren negozio prozesu eta ereduetan teknologia digitalak txertatuta.
Maiatzaren 5ean, Beazek lurraldeko enpresak eta eragile ekonomikoak bilduko ditu berriro Bilbao Exhibition Centren, Bizkaia Enpresa topaketa dela arrazoi. “Bizkaitik mundura, nuevos escenarios de oportunidad” lelopean, 2026ko edizioak internazionalizazioan jarriko du arreta, funtsezko ardatz baitu gero eta aldakorragoa den testuinguru globalean enpresa-sarea haz dadin.
Beaz elkarteak Beaz Acceleration Program ekimenaren V. edizioa jarri du abian, Bizkaiko startup berritzaileen hazkundea bultzatzera bideratua. Apirilaren 17an informazio-jardunaldia antolatuko da BATen, edizioa aurkezteko asmoz, eta izena emateko epea apirilaren 27tik maiatzaren 15era egongo da zabalik.
Bizkaiko Foru Aldundiak Crowdlending Bizkaia jarri du abian, mundu-mailan aitzindaria den eta enpresei maileguak ematen dizkien finantzaketa kolektiboko sistema publikoa. Ekimena Elkargirekin batera garatu da, eta herritarrei nahiz enpresei aukera ematen die batera inbertitzeko lurraldeko proiektuetan, % 100 abalatutako maileguen bidez.
Labo-talento para pymes programaren edizio berriak apirilaren 21ean irekiko du izena emateko epea, Bizkaiko enpresei talentuaren kudeaketa hobetzen laguntzeko asmoz. Ekimena Bizkaia with the talent ekimenaren esparruan bultzatu da, eta ETEak sentsibilizatu nahi ditu ingurune gero eta lehiakorrago batean profil giltzarriak erakartzearen, garatzearen eta fidelizatzearen garrantziaz.