Albisteak

Zylk, finalista OpenAwards 2017 sarietan

 Zylk Advanced Analytics finalista da teknologia irekien arloan munduko errekonozimendurik handiena diren Open Awards 2017 sarietan. Ekainaren 1ean, OpenExpo azokaren barruan, jakingo dugu ea Bizkaiko enpresa honek sariren bat jasoko duen lehiatzen den bi […]

Zure negozio-ideia Bostonen garatzeko aukera

Maiatzaren 15a arte zabalik egongo da epea Bizkaia International Startup Connection programaren deialdi berrian parte hartzeko. Bizkaiko Foru Aldundiak bultzaturik, aukera ematen du Bizkaiko 24 startupek Bostongo Cambridge Innovation Center-en, […]

Hermeneus-en proiektu batek Europar Batasunaren errekonozimendua jaso du

Europar Batasunak Hermeneus Worldek garatu duen mercado47 udal plataforma hautatu du denda txikien berpizte eta modernizazioa bultzatzeko jokabide on bezala eta, horrenbestez, Europa osoko erakunde eta merkatarien artean banatuko den online gidan gertuko […]

Bizkaia Lehiakorra proiektua, lehen urtearen balantzea

Duela urtebete Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailak, Orkestrarekin elkarlanean, abian jarri zuen Bizkaia Lehiakorra Proiektua. Orain balantzea egiteko garaia da eta protagonistak Bizkaia eta osatzen duten eskualdeak dira. Gakoa lehiakortasun, lurralde eta oreka […]

BFA – Berrikuntza eta Inbertsio aurreratua sustatzeko 2i plana

Ekainaren 9ra arte zabalik egongo da deialdia Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailak bultzatu eta Beazek kudeatzen duen 2i Planeko  diru-laguntzak eskatzeko, Bizkaiko enpresen artean berrikuntza eta inbertsio aurreratua sustatzeko asmoz.

Bostongo CICen startupak bizkortzeko deialdi berria

Apirilaren 26tik maiatzaren 15a arte zabalik egongo da epea Bostongo CIC Cambridgen 6 hilabeteko egonaldia egiteko aukeraketan parte hartu nahi duten startupentzat.  Bizkaiko 6 startup izango dira CIC Cambridge eta […]

Quality Innovation Award 2017

Abian dago jada Quality Innovation Award-en 2017ko edizioa. 2007an Excellence Finland-ek sortu zuen sari honen helburua produktu, prozesu eta antolakundeen berrikuntza sustatzea eta enpresei tokiko eta nazioarteko errekonozimendua ematea da.

Bizkaiko Aldundia – Nazioartekotzeari buruzko programa 2017

Apirilaren 28a arte  Nazioartekotzea Bultzatzeko 2017ko Programaren barruan Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailak eman eta Beazek kudeatzen dituen diru-laguntzak eskatu ahalko dira. Helburua Bizkaiko enpresa txiki eta ertainek nazioarteko […]

3D inprimaketaren erronka eta aplikazioak

“3D inprimaketaren erronka eta aplikazioak” jardunaldian biozientzia eta medikuntza aplikazioetako zenbait arlotako adituak elkartu ziren apirilaren 3an, BIC Bizkaian.