Albisteak

Bizkaiko 3 startup MassChallenge finalean lehiatuko dira

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Estatu Batuetako MassChallenge enpresa-bizkortzaileak sinatutako hitzarmenaren baitan, martxoaren 20tik 24ra MassChallenge-Biscay lehiaketaren hirugarren fasea burutu zen Bostonen.

Beazen 2016. urteko balantzearen aurkezpena

Imanol Pradales eta Ainara Basurkok, enpresa eta ekintzaileei proiektu berriak sortzen, berritzen eta nazioarteratzen laguntzeko Beazek kudeatzen dituen  programen 2016ko balantzea aurkeztu zuten martxoaren 24an.

Beazen 2016ko txostena argitaratuta dago

Badago gure webean eskuragarri Beazen 2016ko txostena,  joan den urtean egindako jarduera nagusiak laburbiltzen dituena. Diru-laguntza programei buruzko datuez gain, informazio zehatza dago inkubazio eskaintzari buruz eta eskaintzen ditugun gainerako […]

EIDEren lehen elkarrizketa enpresekin

Martxoaren 1ean EIDEk – Euskadiko Diseinugileen Elkarteak, lehen Elkarrizketa Enpresekin antolatu zuen Beazen, Bizkaiko Foru Aldundiaren Bizkaia Sortzailea 2016 programaren barruan garatzen ari den Basque Design Industries proiektuaren baitan.

2017ko barne-ekintzailetza plana

2017ko barne-ekintzailetza Planak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak bultzatua, Beazen eta Araba  eta Gipuzkoako BIC zentroen laguntzarekin, enpresen monitorizazioa eta laguntza banakatua konbinatu nahi ditu ekintzailetzari ekin diezaioten, […]

ZITEKen 2016ko balantzea

ZITEK EHUk, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Beazek sustatzen duten ekimena da eta haren helburua ekintzailetza-kultura zabaltzea da. Gaur egun hiru unibertsitate haztegi dauzka, Bizkaian kokatuta: ZITEK Mintegia,  ZITEK Portugalete eta […]

Bizkaia Open Future_ deialdiaren emaitzak

Joan den otsailaren 27an epea amaitu zen, Gurutzetako Unibertsitate Erietxeak eta Dibalek Bizkaia Open Future_ programaren barruan plazaratu zituzten erronketara proposamenak aurkezteko.

BIG Bilbao, ekintzailetza zentro berria

Bilboko Udalak BIG Bilbao (Bilbao Ideien Gunea) inauguratu zuen martxoaren 16an. Ekintzailetza zentro berritzailea da eta helburu nagusia hirian enpresa arloko proiektuak martxan jartzeko erraztasunak ematea da.

Bizkaired 2017 Saria

Bizkaired, Bizkaiko Sareko Enpresen Elkarteak, Bizkaired Bizkaia Sarean 2017 Sariaren 7. ediziora hautagaiak aurkezteko epea zabaldu du. Aurten elkarteak 10. urteurrena betetzen du.