Albisteak

BFA laguntzak – Trantsizio Digitaleko Programa

Maiatzaren 20an zabaldu zen Trantsizio Digitala programan parte hartzeko eskaerak egiteko epea. Horren bidez, Sustapen Ekonomikoko sailak teknologia berriak eta berrikuntza ETEetan sartzea sustatu nahi du.

Modelizazio Matematikoko zerbitzuaren edizio berria

Maiatzaren 17ra arte dago zabalik Beaz eta Basque Center for Applied Mathematics (BCAM) erakundeek I+G+Bko eragileen eta Bizkaiko enpresen artean ezagutzaren transferentzia sustatzeko eskaintzen duten Modelizazio Matematikoko Zerbitzuaren 5. edizioan izena emateko epea.

Bizkortu zure startupa! – 3. edizioa Beaz Acceleration Program

Maiatzaren 15ra arte zabalik egongo da epea Beaz Acceleration Program programaren 3. deialdirako eskaera egiteko. Errendimendu handiko programa honetan, Beazek hazkunde fasean dauden startupei laguntzeko baliabide onenak integratzen ditu. Bizkaiko bost startup izango dira programan.

BFAren laguntzak – Eskualdeen lehiakortasuna sustzatzeko programa

Maiatzaren 8ra arte zabalik dago eskaera egiteko epea Eskualdeen Lehiakortasuna bultzatzeko programan. Horren bidez Ekonomia Sustatzeko Sailak Bizkaiaren garapen orekatu eta jasangarria lortu nahi du.

BFAren laguntzak – Innobideak – Kudeabide

Irailaren 30ra arte zabalik egongo da epea Innobideak – Kudeabide programan eskaerak egiteko, kudeaketa aurreratuaren ereduarekin bat datozen proiektuei laguntzeko, lehiakortasuna hobetze aldera.

BFAren laguntzak – Artisautzaren sustapena

Maiatzaren 15ra arte zabalik egongo da epea Artisautza Sustatzeko Foru Programan eskabideak egiteko. Helburua Bizkaian sektoreko enpresen eta profesionalen lehiakortasuna bultzatzea da.

Berrikuntza irekia – BIOK! erronka. DomusVi

Berrikuntza irekiaren erronka berri bat abiarazi genuen, BIOK! plataformaren bidez, oraingoan DomusVi enpresarekin batera, eta, berriz ere, Nagusi Intelligence Centerrarekin lotuta.