Bizkaia Enpresa bilera, 2025
Apirilaren 8an Bizkaia Enpresa ekitaldiaren edizio berri bat izango dugu. Aurten ere Beazek lurraldeko enpresa eta pertsona ekintzaileak bilduko ditu, esperientziak partekatzeko eta enpresa-lehiakortasuna bultzatzeko 2025eko foru-estrategiaren gakoak zuzenean ezagutzeko. Horretarako, Elixabete Etxanobe diputatu nagusiak eta Ainara Basurko Ekonomia Sustapeneko diputatuak hartuko dute parte.










