Euskal berriak

2016ko EikenTALENT sariak banatu dira

Beazko Bizkaia Sortzailea gunean EikenTALENT sarien bederatzigarren edizioko irabazleei sariek banatu zizkieten ekainaren 14an. “Dale al like” eta “Dentro del bosque” izan dira EiTB saria eta Eiken saria irabazi dutenak […]

2016ko Teknologia Aurreratuko Berrikuntza Sari Nazionala eman dute

Beste behin aurten BIEMHren barruan AFMk antolatzen duen Teknologia Aurreratuko Berrikuntza Sari Nazionala emateko agertokia izan da.  Maila ona eta proiektu interesgarriak, sektoreko enpresen dinamismoa islatzen dutenak. Zorionak!

Eusko Jaurlaritza – Innobideak estrategia

Apirilaren 8tik irailaren 28ra zabalik egongo dira Eusko Jaurlaritzaren Innobideak estrategiaren barruan dauden hiru diru-laguntza deialdi: Lehiabide, Kudeabide eta Pertsonak. Helburua euskal enpresen lehiakortasuna bultzatzea da, teknologia arlokoak ez diren […]

Abian dago Bizkaia Open Future_: ekimena

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Telefónicak adostu duten aliantzaren ondorioz Bizkaia Open Future_ sortu da, Bizkaiko Lurralde Historikoko industria-sektoreari 4.0 industriaren eredu berrira trantsizioa egiten laguntzeko, eta Beaz erakunde laguntzailea da. […]

Europako Ingurumen sariak eman dizkiete zazpi euskal enpresari

A&B Laboratorios, Energy Revival, Gerdau, Iberdrola, Ingeteam, ITP eta Udapa enpresek irabazi dituzte Enpresentzako   Europako Ingurumen Sariak Euskadiko Atalean. Sariak garapen iraunkorrean egindako ahaleginak errekonozitzen ditu eta irabazleak datorren ekainean […]

Emakume ekintzaileei laguntzeko III. ANDREKintzailea programa

Apirilaren 14an Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailak emakumeen ekintzailetzan laguntzeko bultzatzen duen Laguntza, Trebakuntza eta Sormenerako ANDREkintzailea programaren edizio berria zabalduko da.

aurretik 2016: Bizkaia eta teknologia berrikuntza

Argitaratuta dago jada aurreTIK 2016 azterlana, Bizkaiko Berrikuntza Teknologikoari buruzko Inkesta. Barrixek prestatu du Eustatek emandako 2014ko datuetan oinarrituta.

Abian dago Energy Intelligence Center-en lehen proiektua

Energy Intelligence Center-en aurrera eramango den lehen proiektua mugikortasun iraunkorreko unitate bat sortzea izango da. EIC Ekonomi eta Lurralde Garapeneko Foru Sailak legealdi honetan dituen bederatzi proiektu estrategikoetako bat da […]

Beaz

FREE
VIEW