Beazkideak: aurrera egiteko asmoa

Laguntzen diegun eta gure inguruan dauden Bizkaiko enpresei eta startupei Beazkideak esaten diegu. Hemen bere jarduera eta lorpen nabarmenenak zabaldu nahi ditugu

VOST Euskadi-k eta Gaptain-ek lankidetza-hitzarmena sinatu dute

Euskadiko larrialdietarako bolondres digitalen VOSTEuskadi elkarteak eta  Gaptain-ek lankidetza-hitzarmena sinatu dute hezkuntza digitalaren eta ziber-segurtasunaren alde egiten duten lana indartzeko. 

Osasen Sensores-ek AEMPSren osasun produktuen lizentzia lortu du

Mugarri garrantzitsua BIC Bizkaian kokatuta dagoen Osasen Sensores startuparentzat, izan ere AEMPSk aurretiazko osasun lizentzia eman dio OSAXYL® fabrikatzeko, laktosaren intolerantzia detektatzeko sistema berritzaile bat. 

Kwido, Senior proiekturik onena Buber Sarietan

Ideable-k garatutako Kwido plataformak Senior Proiekturik Onenaren saria irabazi du Internet & Euskadi elkarteak sustatzen dituen Buber Sarietan. Zorionak! 

Arrecife Energy Systems finalista izan da MIT Water Innovation Prize sarietan

Uhinen energian espezializatutako Arrecife Energy Systems enpresa finalista izan da Water Innovation Prize 2018 sarietan. MIT Water Clubek ematen dizkie sariok sektore hidrikoan erronka globalei erantzuna ematen dieten konponbideei.

WeGow gero eta nazioartekoagoa da

WeGowek urrats berria egin du nazioartera zabaltzeko bidean, 5gig-ekin bat egin ondoren 18 herrialdetan lanean egiten has baitaiteke. KBi digitaletik startupak lortu du erreferentziako plataforma bihurtzea munduan zuzeneko musikaren zale direnentzat. 

Bizkaia munduarekin konektaturik: Vostok electric – MassChallenge Israel

Azken 3 hilabeteetan Vostok-ek MassChallenge-ren bizkortze-programan parte hartu du Jerusalenen (Israel) eta esperientzia ahaztezina izan da. Israelgo aukera ezin hobea zen, mugikortasun elektriko eta adimentsuaren “hub” bezala ezaguna delako eta […]

PQC finalista Latam Awards sarietan

Bilboko PQC ingeniaritza eta arkitektura aholkuetxearen bi proiektu finalistak dira Latinoamerikan garatutako Data Center proiekturik onenak errekonozitzen dituzten Latam Awards 2017 sarietan. Latinoamerikako ingeniaritza-etxerik onena ere hautagai izan daiteke. 

Kasitokok Europar Batzordearen Bikaintasun Zigilua lortu du

Bilboko Kasitoko startupari Bikaintasunaren Zigilua eman dio Europar Batzordeak. Aipamen hori Instrumento PYMEri aurkeztutako proposamenaren ebaluaketan puntuazio handia lortu duten ETEei eman zaie.  

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA