Infobeaz

Unai Rementeria lurraldeko enpresekin elkartu da Bizkaia Enpresa bileran

Bizkaiko Foru Aldundiak, zazpigarren urtez jarraian, Bizkaia Enpresa bilera ospatu du,  lurraldeko enpresa eta ekintzailetza-sarea bildu eta On Bizkaia sariak emateko Beazek  urtero antolatzen duen jardunaldia. Unai Rementeria ahaldun nagusia izan da ekitaldiburua. Edizio honetako gai  nagusia berrikuntza irekia eta enpresentzat duen garrantzi estrategikoa izan da. Jardunaldian arlo horretako adituak entzun ditugu; besteak beste, Antonio Flores, Loop Business Innovation-ekoa, eta gaur egun Aldundia bultzatzen ari den berrikuntza irekiko zenbait esperientziaren protagonistak.  Horien artean daude Bizkaia Open Future_ programa, Telefónicarekin batera;  Iberdrolaren Bizkaiko hornitzaileekin egiten den berrikuntzari dagokiona; eta BIC  Bizkaiako inkubagailuko startupekin lankidetza sustatzen duen Pierre Fabre laborategiarena.

Aurten ere On Bizkaia sariak eman zaizkie Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Saileko programen laguntza izan duten 7 enpresa eta startupi.  Joan den urtean foru lagunza izan duten 466 enpresa-proiektuen artean, Prosertek, PQC, Lookiero, Sophie et voilà, Fundación Solidarters, Batz Energy eta Efeuve fachadas ventiladas nabarmendu dira “beren inpaktuarengatik eta haien bultzatzaileen ahalegin eta konpromisoarengatik, Bizkaian jarduera ekonomikoa eta lanpostuak sortzen ekarpena eginez”.

[youtube https://www.youtube.com/watch?v=FIodCW8BQQ8&w=800]

, ,
Beaz

FREE
VIEW