Duela bi urtetatik egunero ikusi dugu PlayStation® Talents Games Camp Bilbaon bideo-jokoetako estudioek beren enpresa proiektuak nola bizkortzen dituzten, Sony Interactive Entertainment eta Beazen laguntzarekin. Orain zeu ere sorkuntzarako gune ireki honetan egon zintezke. Azaroan deialdi berria zabalduko dugu!
Bideo-jokoetako estudio txikia, garatzaile gazteak edo azken urtean 100 000 € baino gutxiago fakturatu duen sektoreko enpresa bazarete eta zuen lantaldean gutxienez hiru-lanbide profil badaude: game designer, artista edo programatzailea, profilaren barruan zaudete.
Programak aukera ematen dizue 10 hilabetez Beazko Design Kabin kokatuta dagoen Games Campen lan egiteko, PS4a garatzeko garatze-kitak, laguntza tekniko eta enpresariala jasoz eta PlayStation®-en hedabideetan marketin kanpaina garrantzitsu batean parte hartzeko aukera izanik.
Bidearen amaieran ikasketa handia, proiektua bizkortzea eta zuen jokoa PlayStation®Storen argitaratzea PS4rako. Hori jada lortu dute Kaia Studios eta Coven Arts-ek, eta laster horixe lortuko dute Waves Out! eta Submersed-ek.
Oraingo deialdia zabalik egongo da 2018ko abenduaren 31 arte.