Infobeaz

Main Loop eta Crevice Digital, PlayStation Games Camp Bilbaoko lantalde berriak

Main Loop eta Crevice dira PlayStation Games Camp Bilbaon egongo diren estudio berriak. Hurrengo hamar hilabeteetan lantalde biok beren bideo-jokoak garatzeko lan egingo dute Beazko Design Kabin, eta horretarako PSren laguntza izango dute ekoizpen arloetan eta Beazena enpresa arloan. 

PlayStation Games Camp Bilbao ekimena Bizkaiko Foru Aldundiak eta Sony Interactive Entertainment-ek batera bultzatzen dute, bideo-jokoen sektorean bertoko talentua bultzatu, edukiak bizkortu eta enpresa berrien sorkuntza sustatzeko.

Proiektua 2017ko otsailean gauzatu zen Beazen Design Kabi zabaldu zenean,  hautatutako estudioek PS4rako beren bideojokoa garatu ahal dezaten gunea. Beren eskura izango dituzte PS4 garatzeko kitak, IP finkoa, 40″ko pantaila…,  Sony eta Beazko lantaldeen aholkularitzaz gain.

Coven Arts eta Kaia Studios-en egonaldiaren ostean, orain beste bi talde helduko dira,  Main Loop  (Waves out!) eta Crevice (Submersed). Hasiko duten bidea 2018ko abenduan amaituko da beren bideo-jokoa PS4n argitaratuz. Eneko Egiluz, Kaia Studioseko sortzaile kideak dioen bezala “asko ikasten da”.

 

 

,
Beaz

FREE
VIEW