Infobeaz

“Matematikak nonnahi daude eta kirola ez da salbuespena”

Arestian BCAMek Athletic Clubek plazaratutako BIOK! erronka irabazi du: nola lagundu ahal naute teknologia berriek clubeko jokalari baten lesioen gertagarritasuna aurreikusten eta bere arriskua prebenitzen? Jasotako 27 proposamenak ikusita erantzuna argi dago. Areago, matematikari dagokionez, laguntzeaz gain diziplina berria sortu du, Sport Analytics deritzona. Hori eta BIOK!-en nola bizi izan den prozesua aipatzen digu BCAMek.  

Nola baloratzen duzue BIOK! Athletic Club erronkaren prozesu guztia eta, zehazki, berrikuntza irekiko proiektu baten partre hartzea? 
BCAMentzat aukera handia da BIOK! erronka gisako programa batean parte hartzea, bizitzako benetako arazoei konponbide matematikoak ematea ahalbidetzen digulako eta, bereziki,  inguruko erakundeekin I+G+b proiektuetan kolaboratzeko aukera esaintzen digu.

Zer esan nahi du erronka irabazteak? 
BCAMen helburua matematikak gizartearen esku jartzea da, ikerkuntzaren bidez, eta BIOK! desafioa irabaztea lagungarria gertatzen zaigu jakintza transferitzeko erreferente legez. Gainera, Athletic Club gisako erakunde enblematiko batekin lan egiteak ilusio handia egiten digu eta plazerra izan da Beazen laguntza instituzionala izatea.

Zer ekartzen diote matematikek kirolari?
Beti esaten dugu matematikak nonnahi daudela eta kirola ez da inolaz ere salbuespena. Azken urteotan beerziki zabaldu da datuen analitika erabiltzea eta, zehazki, modelo estatistikoak eta ikasketa automatikoko teknikak, lesioak prebenitzeko eta jokalarien eta taldearen errendimendua hobetzeko lagungarria delako. Arlo horretan hazkunde handia egon da eta horren ondorioz Sport Analytics deritzon diziplina sortu da. 

Nola lagundu dezakete teknologia berriek clubeko jokalarien lesioen prebenitzen?
Arlo honetan egindako azterketen arabera, kirolean lesioek ez dute atzera egiten. Teknologiak ezin prebeni ditzake kiroletan arlo profesionalean inpaktu handia duten lesioak, baina apaldu egin ditzake eta aldaketak egin teknika, biomekanika, susperketa, gaikuntza fisiko eta bizkortasunean. Entrenatzaileek, medikuntza-taldeek eta jokalariek prebentzioan eta susperketan laguntzeko aldaketa horiek egin ditzakete.

, , ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA