CMI Aeronáuticak 1997an ekin zion lanari sei langilerekin. Enpresa berria zen, baina ez zen hutsetik hasi. Haren sorburua 1939an Durangaldean sortu zen DYE familia-enpresan dago.
Haren estrategian berrikuntza nabarmendu egiten da: antolakundearen arlo guztietan agertzen da, produktu propioaren garapena, fabrikatzeko teknologia espezifikoak, nahiz ekoizpen prozesua izan.
Gaur egun CMI erreferentzia bihurtu da tamaina handiko piezetarako makina espezializatuaren merkatuan, eta haren produktuak sektore desberdinetan erabiltzen dira: autogintza, aeronautika, energia eolikoa, ekipo-ondasunak, trengintza, etab. Jada 46 lanpostu finko dauzkate.
2016ko ON Bizkaia Enpresa saria jaso dute Berrikuntza proiektuarengatik.