Badakigu zein diren Bostongo CICen beren negozio-eredua garatzeko eta bizkortzeko hautatuak izan diren 6 startup berriak. Aste honetan egindako aukeraketaren ondoren jadanik 16 dira Bizkaia International Startup Connection programari ezker munduko ekintzailetzan giltzarria den zentroetako batean asko ikasteko eta kontaktu-sare zabala sortzeko aukera izan duten bertoko enpresak.
Solid Virtual Spain, Fit4Bike, IMG Pharma, Vostok, Fair Saturday eta Long4House enpresak aukeratu ditu MassGlobal Partners-eko (MGP) lantaldeak sei hilabetez Cambridgeko CICen egon daitezen. Coworking horretan gaur egun 1100 startup baino gehiago eta 4000 ekintzaile daude.
Horrela Bizkaia International Startup Connection-en bigarren deialdiko aukeratze-prozesua amaitu da. Prozesua bera ikasteko aukera izan da, Beazen egindako prestakuntza-lantegiari eta MGOko mentoreekin izandako bilera pribatuei esker hautagaiek bertatik bertara ezagutu ahal izan dituztelako amerikar ekintzailetza ekosistemaren gakoak eta beren negozio-ideiaren bertsiorik onena kontatzen ikasi.
Hautatutako sei enpresetatik bi berehala joango dira Bostonera eta bertan egongo dira urte amaiera arte; beste laurak 2018ko urtarrila eta ekaina bitartean joango dira Hilabete lehenago, 2018ko udaberrian, programaren azken deialdia zabalduko da.